Ikasle mugimenduak antolatutako Herri Unibertsitatea desalojo arriskuan zegoela-eta, hamarka ikasle San Mameseko Ingeniaritza Eskolako teilatura igo ziren bart.
AZKEN ORDUKOA. Ikasleak San Mameseko teilatura igo dira desalojoaren aurrean desobeditzeko. Oihu eta animo asko! #HUeraiki pic.twitter.com/QMr0Q3CN46
— HERRI UNIBERTSITATEA (@HUnibertsitatea) February 22, 2017
Gauean zehar ertzain ugari bertaratu dira eta teilatura iritsi ahal izateko suhiltzaileen kamioi eskala ere eraman dute.
Azkenean, goizaldeko bostak pasata, ikasleak teilatutik jaitsi egin dira, fakultatearen inguruan babesa ematen hainbat gazte zituztela.
Ikasleak San Mamesetik ateratzen diren bitartean kanpotik babes mezuak #HUeraiki pic.twitter.com/HaXALmiO94
— HERRI UNIBERTSITATEA (@HUnibertsitatea) February 23, 2017
Protesta ekimenean parte hartu duten hamarka ikasle identifikatu ditu Ertzaintzak. Berri agentziek zabaldutako datuaren arabera 203 lagun identifikatu ditu Polizia autonomikoak.