NAIZ

BIBA! kulturgunearen martxoko programazioa

Erronda kalean kokaturik dagoen BIBA! kulturguneak martxoko programazioaren berri eman du.

BIBA! kulturgunearen egitaraua martxoan.
BIBA! kulturgunearen egitaraua martxoan.

Hemen BIBA! kulturgunearen martxoko egitaraua.

Martxoak 3 ostirala | 20:00
ESTANKONA akustikoan
Estankonaren musikak adar asko ikutzen ditu baina rock eta poparen gertutasuna mantentzen dute bere abestiek. Bakarrean arituko da oraingoan, bere gitarraren laguntzaz.

Martxoak 10 ostirala | 21:00
PURO LUEGO
Emakume langileon egunaren (martxoak 8) harira antolatutako ekitaldia. Musika talde Bilbotarra.

Martxoak 15 asteazkena | 20:00
"SAIOZ SAIO" KOMIKIAREN AURKEZPENA
Saioa Hernandez, Eider Eibar eta Xabier Lozanoren eskutik. Besteak beste, zuzeneko marrazketa egingo du Eibarrek.

Martxoak 18 larunbata | 20:30
KAMANKOLA
Musika kubatarra. Bigarren aldia da artista hau BIBA!n daukagula, oraingo honetan bere biraren amaierako kontzertua emateko.

Martxoak 21 asteartea | 20:00
BERTSO ERRONDA
Erronda kaleko beste eragileekin (Errondabide kultur elkartea, Adaxka kultur elkartea, La Villa kafe antzokia eta Zazpi Katu gaztetxea) elkarlanean antolatutako ekimena. Bertso txapelketa honetan bilbotar zein ikasle gazteek parte hartzen dute, euskara eta kultur ekimenak sustatzeko asmoz. BIBA!n azken kanporaketa burutuko da, eta final handia berriz, 7katu gaztetxean izango da martxoaren 30ean (sorpresa ugarirekin!).

Martxoak 22 asteazkena | 19:30
TXAKOLI DASTAKETA
Bakioko Gorrondona upategiaren eskutik, txakoli ezberdinen dastaketa egingo dugu. Parte hartzeko, ezinbestekoa izango da aurrez tabernan izena ematea.

Martxoak 23 osteguna |  19:30
MAHAINGURUA: "Kultura politikak eta oinarrizko kultura, adostasun baten bila?"
Mahainguru honetan parte hartuko dute: Mahaia Araba, Gipuzkoako Kultura Alternatiboa eta Karraskan.