NAIZ
BIARRITZ

«Akusatuen aulkira» eraman du Bizi! mugimenduak BNP banketxearen zuzendari nagusia

Ekintza sinbolikoa egin dute Bizi! mugimenduko kideek BNP banketxeak Biarritzen daukan sukurtsalaren aurrean: haren zuzendari nagusi den Jean Laurent Bonnafée «atxilotu» eta «akusatuen aulkira» eraman dute.

BNP banketxeko zuzendari nagusia, atxilotuta. (Isabelle MIQUELESTORENA/ARGAZKI PRESS)
BNP banketxeko zuzendari nagusia, atxilotuta. (Isabelle MIQUELESTORENA/ARGAZKI PRESS)

BNP banketxeak Biarritzen daukan sukurtsalaren aurkako ekintza sinbolikoa egin dute larunbat goiz honetan Bizi! mugimenduko kideek.

«Poliziari deitu» eta aipatu banketxeko zuzendari nagusi den Jean Laurent Bonnafée «atxilotu» dute, «akusatuen aulkira» eramateko.

«Plan sozialen erregea naiz, urtean 3,5 milioi euro ordaintzen dituen nagusia. Orain, baina, akusatuen aulkian aurkitzen naiz iruzur fiskala egin dudalako», adierazi du Bonnaféek «epailearen aurrean».