NAIZ

Deustuko jaiak, martxoaren 17tik 26ra

Aratusteen ostean, udaberriarekin batera, badatoz auzoetako festak Bilbo hirian. Deustun martxoaren 17tik 26ra bitartean ospatuko dituzte.

Deustuko jaiak.
Deustuko jaiak.

Martxoaren 17an hasiko dira Deustuko festak aurten eta 25. urteurrena ospatzen duen Berbaizu euskara elkarteak irakurriko du pregoia. Uriola.eus atarian Jai Batzordeko kideek azaldutakoaren arabera, aurtengo berritasunetako bat Done Petri parkean, frontoiaren ondoan, jai gunea egongo dela izango da. Botika zaharreko txosna gunea mantenduko den arren, Done Petri inguruan txosna eta eszenatoki bat egongo dira. Bertan ospatuko dituzte bildots jana, kuadrillen arteko eguna eta bertso bazkaria.

Kontzertuei dagoikonez, Ziribulio Sound, Siroka, Izerdi Gorria, Moises No Duerme y Los Noctambulos, Iseo&Dodosound, Reimy eta DJ Pintxe Pendeja izango dira Botika zaharrean taula gainera igoko diren musika taldeak.

Festetako bigarren asteburuan -martxoaren 24tik 26ra- hamar bat food truck izango dira Botika zaharrean. 25ean, larunbata, Zona Especial Norte (ZEN) musika jaialdia berpiztuko dute. Sei orduz luzatuko dira kontzertuak Done Petriko frontoiaren ondoko parkean eta horregatik Front Off izendatu dute jaialdia.