NAIZ

Ogiaren Jaia ospatuko dute Iralan martxoaren 18an

Kirikiño etorbideko plazan ospatuko dute larunbat honetan Ogiaren Jaia. Elkarteen azoka, munduko ogien dastaketa, erakusketak eta tailerrak izango dira goizeko 11.00etatik aurrera.

Iralako Harino Panadera fabrikan aurkeztu dute egitasmoa. (Bilboko Udala)
Iralako Harino Panadera fabrikan aurkeztu dute egitasmoa. (Bilboko Udala)

Gaur goizean, Iralako Harino Panadera fabrika izan zen eraikinean aurkeztu dute Ogiaren Jaia. La Caixa banketxearen Gizarte Ekintzak, Bilboko Udalak eta Gazteleku elkarteak sustatutako komunitate ekintza honen bidez iralabarri eta Ametzola auzoetan dagoen kultura aniztasuna erakustea dute helburu.

Bilboko Udalaren Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Saileko zinegotzia den Itziar Urtasun andreak, CaixaBanken ordezkaria, Mercedes Egozkue; Iralako auzokide den Ruth Castedo andreak eta ICI Taldeko teknikaria den Goizalde Azkonak komunitate-arloko jardunaldia aurkeztu dute. Martxoaren 18an izango da Iralako Kirikiño etorbideko plazan. Elkarteen azoka, munduko ogien dastaketa, erakusketak eta tailerrak izango dira goizeko 11.00etatik aurrera.