NAIZ
BILBO

Felipe Borboikoa Zornotzan dagoela-eta, protesta egin du LAB sindikatuak

Zornotzan kokatuta dagoen Velatia Taldearen 50. urteurrenaren harira bisita egin dute Felipe Borboikoak eta Iñigo Urkullu lehendakariak, besteak beste. LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du lantegiaren atarian.

Felipe Borboikoaren presentzia gaitzesteko elkarretaratzea egin du LABek. (@LABsindikatua)
Felipe Borboikoaren presentzia gaitzesteko elkarretaratzea egin du LABek. (@LABsindikatua)

‘Langileok independentzia eta sozialismoa’ lelopean, LAB sindikatuak protesta egin du Zornotzako Boroa auzoan dagoen Velatia Taldearen atarian.

Lehen Ormazabal izena zuen enpresak 50 urte betetzen dituela-eta, Espainiako erregea, Felipe Borboikoa, eta Iñigo Urkullu lehendakaria bertaratu egin dira.

Haiekin batera izan dira ere Unai Rementeria, Bizkaiko ahaldun nagusia; Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapenerako sailburua, edota Jose Maria Lasalle, Informazioaren Gizarterako eta Agenda Digitalerako Estatu Idazkariak.