![Aiurdingo mendatea, elurtuta. (@trafikoaEJGV)](/media/asset_publics/resources/000/378/338/article_main_landscape/0325_elurra.jpg)
Udaberrian sartu berri izanagatik ere eguraldiak negukoaren traza izaten jarraitzen du. Euria da nagusi larunbat honetan Euskal Herrian zehar, eta elurra altueran dauden guneetan. Hala ari da gertatzen Herrerako mendatean esaterako, zeina itxi egin behar izan duten ibilgailu mota guztientzat.
Arazoak Opakua eta Zaldiaraneko mendateetara ere luzatu dira. Hauetan, baina, kamioiek soilik ezin dute errepidean zirkulatu, nahiz autoek kateak behar dituzten, Lakuako Segurtasun sailaren arabera.
Nafarroako Gobernuak, bere aldetik, «arreta» eskatu die gidariei errepidea zapaltzeko orduan, mendialdeko guneetan batez ere. Uneotan arazorik ez bada ere errepide sare nagusian, kateak behar dira NA-2012 errepidean.
Errepideen zaintzaz arduratzen den zerbitzua bart gauean hasi zen badaezpada ere lanean, elurra kentzeko 63 ibilgailu errepideetara ateraz.
Eguraldiaren iragarpena, Joxe Landaren eskutik, NAIZen webgune berezian.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Moore](/media/asset_publics/resources/001/138/501/article_thumb_horizontal/moore.jpg)
Los 20 años de ‘Fahrenheit 9/11’, el máximo éxito de Michael Moore
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)
Gasteizko Txosna Batzordeak txosnak jartzea erabaki du eta mobilizazioa deitu du abuztuaren 3an
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)