Kostata, baina utzi du azkenean atzean Nafarroa Korrikak. Ipar Euskal Herrirako urratsa eman du, Pirinioetatik barrena. Arnegi izan du lehen topaleku, eta bertako herriko etxeak eman dio ongietorria Korrikari Iparraldean.
Udalbiltza eta Euskal Elkargoa izango dira igande honetan, besteak beste, lekukoa eramatearen arduradunak. Nafarroa Behereko hiriburuan, hots, Donibane Garazin egingo du bere kilometroa Udabiltzak; Euskal Elkargoaren txanda, berriz, Ortzaizen izango da, 12.15 buelta horretan.
Handik beste 50 kilometro egingo ditu Korrikak Baionara iritsi arte, bitartean Bidarrai, Kanbo eta Ustaritzen barrena ibiliz. Kanaldude telebistak, EHZ festibalak edota Jean René Etxegarai Baionako alkateak hartuko dute lekukoa, besteak beste, zonalde horretan.
Lapurdiko hiriburua utzi eta Angelurantz joko du Korrikak, harik eta 19.00ak adera Biarritzen sartuko den. Donibane Lohizune eta Ziburura jaitsita, Azkaine eta Sarara helduko da Korrika gauerdian, Nafarroa Beherera itzultzeko bueltan, handik Maulerako bidea har dezan.
Jarraitu Korrikaren inguruko xehetasun guztiak NAIZen webgune berezian.
Baxe Nafarroako lurretan barrena, Donibane Garazin da 20. #korrika #batzuk: https://t.co/o1MyLSkJlM, @YouTube bidez
— AEK (@AEK_eus) April 2, 2017

El papa Francisco recomendó el libro ‘Miñan’ de Amets Arzallus e Ibrahima Balde

Los aranceles de Trump amenazan con dejar a EEUU sin navidades

Aritz Otxandiano denuncia un ataque contra su vivienda: «Se han sobrepasado todos los límites»

Gogora quiere meter a ETA también en el Memorial 3 de Marzo de Gasteiz
