
Ohi baino ibilbide lauagoarekin, gaur hasi da Euskal Herriko Itzulia. Eta Iruñeko Gaztelu enparantzatik egin ere. Irteera 13:25ak aldera izan da, baina aurretik parte hartuko dute txirrindulariak ikusteko aukera izanen dute zaleek, taldeen aurkezpenarekin, 12:00etatik aurrera.
Gaurko etapa sprint handi baterako aproposa izan liteke, nahiz eta gizon azkar ugari ez egon Euskal Herriko Itzuli hontako tropelean. 153 kilometro egin beharko dituzte Iruñea eta Sarriguren artean, eta bidean Mezkiritz eta Erro gainditu beharko dituzten arren, ez da tropelan haustura handirik sortzeko moduko ibilbiderik.
Hau izanen da Itzuli honetako ezaugarrietako bat, aurreko urteetan baino ibilbide samurragoa dute-eta. Gaur eta bihar esprint handiak espero dira, eta Donostian eta Bilbon ere, onenen artean aldeak egotea oso zaila aurreikusten da.
Azken bi etapetan erabakiko da Itzulia. Arrateko ohiko helmugan, baina Matsaria gogorretik igota, eta larunbateko 27 kilometroko erlojupekoan.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Herri Norte rechaza las agresiones sexuales e instituciones piden que se aclaren los hechos

La "Y vasca" acumula 2.200 millones de sobrecostes y 20 años de retraso

Euspel pide 4 años y medio para los antifascistas y ELA acusa a Lakua de proteger a Falange



