NAIZ

Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna plaza Barrian

Larunbat honetan, apirilak 8, Sim Romik eta Kale dor Kayiko elkarteek antolaturik hamabigarren urtez antolatu dute Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna ospatzeko festa. Bilboko plaza Barrian kulturen arteko elkarbizitza hobetzen lagunduko duten esperientziak partekatzeko ekimenak burutuko dituzte ostiral honetan 11.00etatik 15.00etara.

1971ko apirilaren 8an, mundu osoko ijitoak bildu ziren Ijito Herriaren Nazioarteko I. Biltzarrean, eta bertan Rom Herriaren bandera eta ereserkia aukeratzeaz gain, egun horretan Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna ospatuko zela erabaki zuten. Sim Romik eta Kale dor Kayiko elkarteek antolaturik hamabigarren urtez antolatu dute Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna ospatzeko festa.

Ostiral honetan plaza Barrian izango dira 11.00etatik 15.00etara. Santurtziko Parke, Sestaoko Kasko, Barakaldo, Gurutzeta eta Bilboko Deustu-Lehendakari Agirre, Moyua-Diputacion, Unamuno-alde zaharra, Abando-Gran Via eta Santutxu-Zabalbideko metroko geltokietan ere izango dira.