NAIZ
IRUÑEA

Ligako lehen garaipena etxean Osasunarentzat

Aste bakarrean sei puntu lortu ditu Osasunak gaur Leganesi irabazi ostean (2-1). Gaurko hiruekin 17 puntu dituzte gorritxoek eta ia ezinezkoa mailari eustea. Hala ere, garaipen garrantzitsua izan da jokalari eta zaleentzat denboraldi amaierari itxuraz ekiteko. [Estatistikak]

Sergio Leon, partidako bigarren gola ospatzen. (Iñigo URIZ | ARGAZKI PRESS)
Sergio Leon, partidako bigarren gola ospatzen. (Iñigo URIZ | ARGAZKI PRESS)

Ez du, ziur aski, aukerarik izango Osasunak mailari eusteko baina denboraldi osoan emandako itxura baldarrari buelta eman eta gutxienez itxura hobearekin amaitzeko traza hartu dute gorritxoek asteon.

Baziren aste batzuk itxura hobez ari zela baina asteon bi garaipen bata bestearen atzetik etorri dira. 

Gaurkoa, maldan gora hasita, lehen ordulaurdena betetzearekin bat Leganes aurreratu baita markagailuan (16', Slovas). Lehen zatia amaitzerako fin, beste behin ere, Sergio Leon penaltiz eta berdinduta iritsi dira atsedenaldira. 

Bigarren zatian erabaki du partida Sergio Leon berak 71. minutuan egindako golarekin.

17 puntu dituzte gorritxoek eta, beraz, ia ezinezkoa dute mailari eustea. 21 puntu daude jokoan hurrengo asteetan eta gaur aurkari zian duen Leganesekiko duen 10 puntuko koskari buelta eman beharko lioke Iruñeko taldeak. Hala ere, bai zale eta bai jokalari pozik agertu dira partida ostean, garrantzitsua izan baita gorritxoentzat Sadarren Ligako denboraldiko lehen garaipen hau lortzea eta denboraldi amaierara itxura eta molde onez iristea. 

Datorren astean Madrilen dute hitzordua iruindarrek, Atleticoren aurka. Honakoak izango dira aurkariak bata bestearekin atzetik: Sporting, Bartzelona, Deportivo, Valentzia, Granada eta Sevilla.