![](/media/asset_publics/resources/000/387/602/article_main_landscape/0427_eko_residentziak.jpg)
Bizkaiko adinekoen egoitzetako langileek grebari berrekin zioten atzo. Hamabost hilabetean 160 egun bete ostean, euren aldarrikapenak betetzen ez direla ikusirik, mobilizazioak berrabiatzea erabaki dute.
Aldundia irtenbidea bilatzeaz «ez arduratzea lotsagarria» dela aipatu zuen Gaizka Miguel ELA sindikatuko ordezkariak, Bilboko erdigunean barrena manifestazioa hasi aurretik.
Lau aste iraungo duen greba epe berri honen bidez langileek sektoreko hitzarmen kolektiboa desblokeatzea lortu nahi dute. Era berean, urteko 1.592 orduko lanaldia nahi dute, 1.200 euroko lansaria eta asistentzia-ratioen hobekuntza.
Sektore mailako negoziazioa geldirik dagoenez, bihar zentroz zentro negoziatzen hasiko dira, egoitza bakoitzeko langileen baldintzak hobetzeko pauso txikiak emanez, behintzat, aurrera egiteko. Hala ere, ELAk hitzarmen kolektiboaren aldeko apustua egiten du.
Sindikatua beldur da gatazka honen ostean patronalek eta Diputazioak «sektorea desarautu» nahiko dutela, hori «bizkaitarrentzat hondamendia» izango litzatekeelako.
Gaizka Miguelen esanetan, gatazkak langileen «oin eta eskuak lotuta» ditu, zeintzuek egunero lan baldintza kaskarrak jasan behar izaten dituzten, baina baita egoiliarrenak ere, «urteko 365 egunetan asistentzia baldintza txarrak» eskaintzen zaizkielako. «Baldintza hauekin ezin da lanean jarraitu, kalean jarraitzea beste biderik ez dago», adierazi zuen.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Encierro4](/media/asset_publics/resources/001/136/243/article_thumb_horizontal/encierro4.jpg)
Casi cuatro toneladas de Miura y dos tremendas embestidas en Mercaderes y la curva
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)