Partidaren lehen minutuetan bi taldeak berdinduta hasi diren arren, arabarrak aldea hartzen hasi dira eta, Tenerifek azken minutuetan konpontzen saiatu diren arren, 16-25ekoarekin bukatu da lehen laurdena.
Sito Alonsoren gizonek etxeko taldearen irregulartasunak aprobetxatu dituzte eta atsedenaldia iritsi orduko, 28-40koa zen emaitza.
Ondorengo minutuetan aldea 20 puntukoa izatera iritsi da, baina suspertu egin da Tenerifeko taldea.
Laugarren laurdenaren hasieran 5 puntura murriztu da aldea eta Vidorretaren gizonek urduri jarri dituzte arabarrak.
Bukaererako minutu eta erdi falta zela, 69-70ekoa zen emaitza, baina azkenean 72-76 amaitu da partida.
Garaipen honekin, hirugarren postuari eusten dio Baskoniak.

Euskal Herria
Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Musika
El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

Euskal Herria
54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da

Euskal Herria
Xabi Iraola 32 urteko igeldoarra proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokorra izateko

Euskal Herria