Epaitegiko presidenteak azaldu duenez, 2013an atxilotuak izan zirenean dokumentu eta arma ugari zituzten bi auziperatuek. Honekin batera, ETAko beste kideekin harremanak izan zituztela nabarmendu zuen, ustez taldeko beste norbaiti dokumentuak emateko hitzordua prestatzen ari zirelarik.
Honekin batera, biek azalpenak emateari uko egin diotela baina ETAko kideak zirela onartu zutela gaineratu du epaileak.
Joan den astean izandako epaiketan Bareak eta Ibargurenek deklaratzeari uko egin zioten eta egoera politikoaren irakurketa egin zuten. Honekin batera, Estatu espainol eta frantsesaren errepresioa salatu zuten eta preso politiko palestinar, kurdu eta kolonbiarrei elkartasuna adierazi zieten.
Ibargureni beste bi hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote DNA frogak egiteari uko egin ziolako.