NAIZ

Alde Zaharreko XXII. haur eta gazte jardunaldiak

Ostiral eta larunbat honetan, maiatzak 12 eta 13, Alde Zaharreko XXII. haur eta gazte jardunaldiak ospatuko dira, Bilboko Plaza Berrian.

Haur eta gazte jardunaldien kartela.
Haur eta gazte jardunaldien kartela.

Hogeita bi urte dira jardunaldi hauek ospatzen direla eta Umeak Kalean elkartea da jardunaldi hauen bultzatzaile nagusia. Elkarte hau Bilboko 5. barrutian adingabeen eta gazteen aisiaz eta denbora libreaz arduratzen da.

Alde Zaharreko elkarte eta eragile ezberdinek ere parte hartu eta lagunduko dute jardunaldietan. Besteak beste, Bidegintza g.e.k., Jatorrak Eskaut Taldea, 7 Katu Gaztetxea, Lur Soinuak musika eskola, Bizi nai dantza taldea, Casco Akademy, Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia plataforma, Mujika Eskola, Atxuriko Eskola, Solokoetxe BHI, El Salvador-Maristas Ikastetxea, Bilbao Historiko, Bilboko Udala, eta Zazpikaleetako hainbat saltoki eta ostalaritza enpresa.

Alde Zaharreko neska-mutilei kalea itzultzeko beharra da jardunaldien arrazoia eta auzoko neska-mutilei eta beren familiei aisialdiko ekintza bat eskaintzea, elkar ezagutuz eta denbora librea modu osasuntsu eta sortzailean erabiltzeko.

EGITARAUA:

-Maiatzak 12, ostirala

17:30 Pregoia: 7 Katu Gaztetxea

17:45-18:30 Eskolen arteko bertso-topaketa: Mujika Eskola, Atxuriko Eskola, Solokoetxe BHI eta Maristas Ikastetxea

18:30-20:00 Perkusio tailerra MUSTA-rekin

-Maiatzak 13, larunbata

11:30 Kalejira: Trikitopaketa (ekarri trikitixa eta panderoak eta goazen zazpikaleak girotzera)

12:00 – 14:30 Puzgarriak eta tailerrak Argazki-gynkana (12-17 urtekoentzat)

13:00 Euskal dantzak: Bizi nai

17:00 – 18:00 Magia ikuskizuna: Imanol Ituiño

18:30 Txokolatada

19:00 – 20:00 Kontzertua: The Godoys Wonderers eta jaiaren amaiera.