Sailkapen nagusiko oilarren arteko lehen diferentziak utzi dizkigu Giroko 9. etapak, Blockhause gainean amaitu denak. Nairo Quintana izan da helmuga gurutzatzen lehena, eta haren atzetik (minutu erdi ingurura) iritsi dira Pinot eta Dumoulin.
Hortik atzera aldeak nabarmenagoak izan dira, eta denbora galdu dutenen artean daude Nibali, Mollema, Yates, Thomas edota Landa bera. Azken hiru hauek erorikoa izan dute mendatea igotzen hasi aurretik.
Atzerapena pilatu du ere gaur arte arroxaz jantzita ikusi dugun Jungelsek, eta Quintana bera da aipatu mailotaren jabe egin dena.
Omar Frailek eguneko ihesaldian sartuta egin du bere ahalegina, baina etapako mendate nagusia igotzen hasi aurretik harrapatu ditu tropelak.
Errepasatu Giroak utzitako xehetasun nagusiak NAIZen webgune berezian.