NAIZ

Iberdrolak «lotsa» eragiten duela salatu du Sortuk

Sortuko zenbait kideri Iberdrola dorrera sartzea galarazi dieten arren, instantzia bat erregistratu dute, konpainia elektrikoak «lotsa» eragiten duela salatuz.

Sorturen protesta Iberdrola dorrean.
Sorturen protesta Iberdrola dorrean.

Sortuko hainbat ordezkari Iberdrola dorrera joan dira konpainia elektrikoak «lotsa» sentiarazten diela salatzeko.

«Elektrizitatea, lehen mailako behar bat da, eta behar honen prezioa manipulatzen dute irabaziak handituz joan daitezen, hotzik handiena egiten duen garaian hain justu. Teknika mafiosoak darabiltzate gaizki pasatzen ari diren milaka lagunen bizitzekin jolastuz, horiei oraindik ere gehiago zailduz eta ezinduz oinarrizko eskubideen jabe izatea, horrela gizarteko zati handi bat pobrezia energetikora kondenatuz», salatu du Sortuko kide Ibon Arbuluk.

Ildo horretan, azaldu du «lotsa sentitzen dugu bere apustu nuklearra salatzen duten aktibistak jazartzen dituen enpresa batez, Garoñako zentral nuklearrarekin guztion bizitzak arriskuan jartzen dituen bitatean. Irabaziak pribatizatzen ditu baina kutsadura eta ingurugiru arriskuak sozializatzeko zalantzarik ez du izaten».

Sortuko kideak jarraitu du salatuz «lotsa, badakiguko multinazional honen atzean, edo aurrean, bere komenira legislatzen duen beste mafia bat dagoela, alfonbra gorriak jarri, argazkietan pedaleatzen agertu eta azkenean ondoko hall horren ate birakorrean bueltaka amaitzen dute».