
Gaur hasi du LABek bere IX. Biltzar Nagusia Gasteizko Europa jauregian. 500 biltzarkide, nazioarteko 34 ordezkaritza eta Euskal Herriko hainbat gonbidaturekin, horien artean ELA, ESK, Steilas eta EHNE sindikatuetako ordezkariak eta Sortu, Ernai, Sare eta Bilgune Feministako kideak, besteak beste.
Goizeko saioan Ainhoa Etxaidek 2012ko Biltzar Nagusitik honako bilana egin du eta kudeaketa txostenak biltzarkideen erabateko babesa jaso du.
El Duesoko espetxean preso dagoen Rafa Diez idazkari nagusi ohiaren agurra ere jaso dute, bere seme Naikek irakurri duen eskutitzaren bitartez.
Sindikatuak jakinarazi duenez, Nazio Komite berrirako proposamenak biltzarkideen %91,5en babesa jaso du eta ponentzia politiko sindikalak ere «oso babes zabala» izan du.
Gatazka politikoari eta migratzaileei buruzko ebazpenak
Horrekin batera, Biltzar Nagusiak bi ebazpen onartu ditu, bata gatazkaren konponbidearen ingurukoa eta bestea migratzaileen ingurukoa.
Bihar bukatuko da LABen Biltzarra Ainhoa Etxaide egungo idazkari nagusiaren agurrarekin eta Garbiñe Aranburu idazkari nagusi berriaren hitzartzearekin. Hurrengo bost urteotan sindikatua gidatuko duen Nazio Komitea aurkeztuko dute. Nazioarteko hainbat ordezkarik, Sortuko Miren Zabaletak eta ELAko idazkari nagusi Adolfo Muñozek ere parte hartuko dute.

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo



