NAIZ

Artxandako Tuneletako langileen lan hitzarmena berritzeko akordioa dago

ELA eta LAB Artxandako Tuneletako langileen lan hitzarmena berritzeko akordio batera iritsi dira. Aurreakordioa langileen gehiengo zabal batek babestu du eta asteazkenean delegatuek sinatu zuten.

Artxandako tunelak. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)
Artxandako tunelak. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)

ELA eta LAB Artxandako Tuneletako langileen lan hitzarmena berritzeko akordio batera iritsi dira. Aurreakordioa langileen gehiengo zabal batek babestu du eta asteazkenean delegatuek sinatu zuten. Ondorengo hobekuntzak ditu, besteak beste: enpresak ezingo dio lan hitzarmena aplikatzeari uko egin langileekin adostu gabe, 2014tik galdutako erosahalmen guztia berreskuratuko da izandako KPIen gainetik; era berean, igande, jaiegun eta gauetako plusetan %50eko igoera onartu da, eta larunbatetan lanera joateagatiko ordainsaria sortu da; zortzi orduko lanaldi murrizketa –aukera askeko egun batekin– eta egutegian eta oporraldietan hobekuntzak.