GARA
BERLÍN

Alemaniak Turkian dituen tropak bertatik ateratzea erabaki du

NATO erakunde militarreko bi bazkideren arteko harremanak gaiztotu egin dira, Ekialde Hurbileko egoera zaila are zailtzeko. Ankarak oztopatu egin du parlamentari alemanek Incirlikeko basean tropak bisitatzea, eta enbidoari hordagoarekin erantzun dio Berlinek, bere militarrak bertatik ateratzeko aginduta.

Berlinen eta Ankararen arteko tentsioa gora egiten ari zen aspaldi honetan eta atzo gaiztotu egin zen. Merkelen Gobernuak erabaki du Turkiako Incirlikeko base militarrean (Siriako mugatik oso gertu) dituen tropak Jordaniako base batera eramatea. Alemaniak 280 soldadu ditu bertan, ISIS Estatu Islamikoaren aurkako borrokan aritzeko.

Ursula von der Leyen Defentsa ministroak esplikatu duenez, Tornado ehiza-hegazkinak dituzte Turkian, ikuskapen misioak egiteko. Baita beste hegazkinek lurrik hartu gabe erregaiz hornitzeko aparatuak ere.

Von der Leyenek nabarmendu du ISISen aurkako koalizio militarrean horrelako baliabide gutxi dituztela eta aparatu horien zeregina oso garrantzitsua dela. Onartu zuen ministroak tropa eta baliabide horien lekualdaketa behar bezala egiteko denbora asko beharko dutela: «Bizpahiru aste» hornikuntza-hegazkinak berriz lanean has daitezen, eta «bizpahiru hilabete» ISISen esku dauden lurraldeetan ikuskapen misioak berriz egiten hasi ahal izateko.

Ministroak erantsi zuen AEBekin aztertu beharko dutela egoera, atzo hartutako erabakiak eragingo dituen «hutsuneak» nola konpondu zehazteko.

Jordaniako Azrak basera –dagoeneko Belgikako, Herbehereetako eta AEBetako tropak hartzen dira instalazio horietan– eraman beharko dituzte 280 militarrak eta horiek beharrezkoa duten materiala: 10.000 tona inguru. Oraindik ez dute zehaztu nola egingo duten operazioa, baina ministroak aurreratu zuen datozen asteetan gaiari buruzko informazio gehiago eskainiko duela. Hori bai, argitu zuen tropak Turkiatik Jordaniara eramateko ez dutela behar Parlamentuaren oniritzirik, misioa onartu zuenean ez baitzuen zehaztu zein basetan kokatuko ziren Alemaniako militarrak.

Joan den astelehenean Sigmar Gabriel Atzerri ministroa Ankarara joan zen, parlamentariek Incirlikeko basea bisitatzeko aukera izan dezaten baimena lortu nahian. Baina porrot egin zuen.

Iaz ere antzeko arazoa izan zen. Alemaniako Parlamentuak «armeniar genozidioa» gaitzetsi zuen testu bat onartu zuen eta ondoren Ankarak diputatuen bisita bat oztopatu zuen.

Gainera, Turkiak salatu du Berlinek asilo politikoa eman diela Fethullah Gulen ustezko kolpistarekin zerikusirik duten pertsonei, eta Erdoganek antolatutako erreferenduma zela-eta turkiar ministroek Alemanian egitekoak zituzten ekitaldiak debekatu ziren.

Ankarak preso dauka kazetari aleman-turkiar bat.

 

Los intentos para apaciguar la crisis del Golfo Pérsico se multiplican

Los llamamientos para calmar la crisis entre Qatar y Arabia Saudí y sus aliados se multiplicaban ayer. Incluso el presidente Trump pidió «unidad» entre los países del Golfo, tras haber apoyado la campaña contra Doha.

Kuwait, que no ha roto con Qatar, intenta mediar en el conflicto. Su emir viajó a Arabia Saudí, donde se reunió con el rey Salman bin Abdulaziz en una entrevista que «reflejaba un interés común para apoyar el buen funcionamiento» del Consejo de Cooperación del Golfo, según informó ayer la agencia oficial Kuna.

El pasado lunes, Arabia Saudí, Barhein, Emiratos Árabes Unidos, Egipto, Yemen y las Maldivas rompieron relaciones con Qatar, acusándole de «apoyar el terrorismo». Mauritania se sumó también a ellos. Riad y Abu Dabi señalaron sin embargo que no buscan un «cambio de régimen» en el reino qatarí, sino un «cambio de política», declaró el ministro de Exteriores emiratí, Anwar Gargash, en una entrevista con AFP.

«La envergadura de la crisis actual es bastante sustancial», dijo el ministro Gargash, añadiendo que Doha tiene que dejar de comportarse como «campeón del extremismo y del terrorismo en la región».

El martes, Trump apoyó a Riad en su aislamiento a Qatar que, según él, tiene un papel en la «financiación del extremismo islamista». Sembró dudas sobre el futuro de la base aérea de EEUU en Al Udeid (Qatar). GARA