NAIZ
PORTUGALETE

Josu Basañez gogoratu dute Portugaleten hil eta 40 urtera

Duela 40 urte hil zen Josu Basañez. Hori dela eta, Portugaleten ekitaldia egin dute izan zuen konpromisoa azpimarratzeko helburuarekin.

Portugaleten Josu Basañez gogoratzeko egin duten ekitaldia.(DENAK PORTUGALETERA)
Portugaleten Josu Basañez gogoratzeko egin duten ekitaldia.(DENAK PORTUGALETERA)

Josu Basañezi gaur Portugaleten egin diote omenaldia. Orain dela 40 urte, 22 zituela, Barakaldoko komisaldegiko polizia baten kotxearen behekaldean lehergailu bat ipintzen ari zela, hura lehertu eta hil zen. Hurrengo dolu egunek, gogorrak izateaz gain, Portugalete jendez bete zituzten, Josuren omenez.

Gaur, orain dela 40 urte bezala, 60 batlagun elkartu gara bere konpromezua eskertzeko helburuarekin.