![Donostiako udalbatza, Alderdi Ederren egin duen elkarretaratzean. (@HiriBizia)](/media/asset_publics/resources/000/404/247/article_main_landscape/donostia.jpg)
Alderdi guztietako zinegotziekin batera, hainbat herritar bildu dira Donostiako Udaletxe atarian larunbat goizaldean hiriburuko Alde Zaharrean izan zen sexu eraso saiakera gaitzesteko.
Gertakari horren harira 22 urteko gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak.
Eneko Goia alkateak nabarmendu du «mezu argi eta beharrezko bat» bidali nahi dutela: «eraso sexistak soberan daude». Gaitz horrekin bukatzeko beharra azpimarratu du eta, zentzu horretan, gogoratu du ezinbestekoa dela herritar guztien konpromisoa, udalean ardura politikoa daukatenengandik hasita.
Adierazpen batean, Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente Eider Mendozak ere gaitzetsi egin du gertatutakoa.
«Lehen mailako arazotzat jotzen dugun indarkeria matxista da emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasun bidegabeen agerpenik larriena eta beraien arteko botere harremanetan du jatorria, emakumeak mendean mantentzeko helburua duelarik», esan du Mendozak.
Mugimendu feministaren deia
Beste alde batetik, mugimendu feministak jakinarazi du elkarretaratzea egingo duela bihar, hilak 21, arratsaldeko 19.00etan, Bulebarrean.
Emakumeari «elkartasun eta babes osoa» adierazteaz gain, azaldu dute «ez dela isolatutako eraso bat izan, heteropatriarkatuaren oinarrizko zapalkuntza estrukturalen ondorio baizik». Horregatik, eragile eta norbanakoei dei egin diete erasoen aurrean duten jarrera ezbaian jartzera eta bortizkeria horri «autodefentsa feministaz» erantzutera.
Erasotzaileei «argi eta garbi» esan diete «inpunitatea amaitu» dela eta mugimendu feminista aurrean izango dutela.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)