NAIZ

Udako ordutegiak Bilbobusen eta TAOn

Uztailaren 1etik irailaren 3ra bitartean, Bilbobusen autobus zerbitzuen udako ordutegia abian jarriko da. Zenbait ibilbidek, egokitzapen txikiak pairatuko dituzte, uda garaiko den bidaiarien kopuruari egokitzeko. Udako TAO ordutegia ere uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean izango da.

Bilbobusek udako ordutegia izango du uztailaren 1etik aurrera. Larunbatean hasi eta irailaren 3ra bitartean, Bilbobusen autobus zerbitzuen udako ordutegia abian jarriko da. Autobusen udal zerbitzuak honela, udan erabiltzaileen ohituren arabera egokituko ditu bere ordutegiak.

Udaletik azaldu dutenez, Bilbobusen zenbait ibilbidek, egokitzapen txikiak pairatuko dituzte, uda garaiko bidaiarien kopuru txikiagori egokitzeko. Adibidez, maiztasun-aldaketa batzuk izango dira, bost eta hamar minutu artekoak eta, batzuetan, lehen zerbitzuan eta azkenean ere aldaketak egongo dira. Gautxori lineek bere aldetik, bere ohiko ordutegiarekin jarraituko dute.

Udako ordutegi berriaren xehetasun guztiak, Bilbobuseko markesinatan kokatutako kartel eta fitxa informatiboetan kontsulta daitezke, baita BioBidek bezeroei arreta emateko duen bulegoan ere (Poza Lizentziatua, 6). Gainera, erabiltzaileek ordutegia etxetik mugitu beharrik gabe eskura dezakete 010, Bilboko Udaleko informazio telefonora deituta edo www.bilbao.eus udal webgunetik deskargatuta.

TAO

Uztaileko eta abuztuko larunbatetan ez da zerbitzurik izango, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

Abuztuan, zerbitzua astegunetan bakarrik egongo da, bakarrik goizez, eta, horrenbestez, astelehenetik ostiralera TAOren ordutegia 09.00etatik 13.30era izango da abuztuan. Bestalde, uztailaren 25ean eta 31an eta abuztuaren 15ean eta 25ean, jaiegunak direnez, ez da TAO zerbitzurik egongo egun guztian.