Instituzio guztietako ordezkariek eta dozenaka herritar eta pertsona esanguratsuk euren doluminak adierazi dizkiete Alberto Zerain mendizalearen ingurukoei Pakistango agintariek desagertutzat eman ostean.
Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak Twitter bidez adierazi die elkartasuna senideei. Euskal mendizaletasunaren «izen nagusietakoa» dela Zerain gogoratu du bere dolumin mezuan Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak eta «hiriaren izena mundu osora» eraman duela gogoratu du Gorka Urtaran Gasteizko alkateak.
Orain, egun goibel honetan, gure doluminak eta elkartasuna bidaltzen dizkiegu sendi eta lagun guztiei. Beti izango ditugu gogoan, goi goian.
— Iñigo Urkullu (@iurkullu) July 1, 2017
Alaves futbol taldetik ere elkartasun mezua Twitter bidez, «gaur egun oso gogorra da, bi mendizale handi joan dira», esanez.
Maddalen Iriarte EH Bilduren Gasteizko legebiltzarkideak ere dolumina adiearzi die mendizaleei, «mendiak eraman ditu, munduaren gailurrean» mezuarekin eta bere dolumina adierazi die Arnaldo Otegik ere. Elkarrekin-Podemos taldearen kontutik ere doluminak agertu dizkiete senideei
Berri txarrak #NangaParbat menditik. Nire doluminak Alberto Zerain-en lagun eta sendiari. Besarkada bat. pic.twitter.com/nYguTd92e5
— Arnaldo Otegi (@ArnaldoOtegi) July 1, 2017
Joseba Azkarragak ere gertukoa zuen eta dolumina agertzeaz gain Sare herritarrarekiko izan duen elkartasuna eskertu du Twitter bidez.
Gaur iluntzerako jarria zuten Alex Txikonek eta Mikel Larrañagak desafioa Azpeitian, Zerain eta Galvanekiko elkartasunez minutu bateko isilunea deitu dute.
Gaur, Azpeitin egingo dugun desafioan, minutu bateko isilunea egingo dugu Zerain eta Galvanen oroimenez. Betirako geure bihotzetan ❤ pic.twitter.com/PlNYJdk2sY
— Alex Txikon (@AlexTxikon) July 1, 2017