Manex Altuna

EHZ-ren aldeko sostengu jaialdia BIBA! Bilbon

«Elkartasun erauntsia» lemapean EHZ-ren aldeko sostengu jaialdia egingo dute asteazken arratsaldean, uztailak 5, Alde Zaharreko BIBA! kulturgunean. Arratsaldeko 20.00etan hasiko da emanaldia, baina sarrerak 19.00etatik aurrera jarriko dituzte salgai 10 eurotan.

EHZ-ren aldeko jaialdia Bilbon.
EHZ-ren aldeko jaialdia Bilbon.

Euskal Herria Zuzenean (EHZ) musika jaialdia bertan behera utzi behar izan zuten antolatzaileek joan den asteburuan eguraldi txarrarengatik eta horren ondorioz, sostengu ekimen ezberdinak antolatzen ari dira azken egun hauetan Euskal Herriko txoko ezberdinetan. Hazparnen, Donostian, Ondarrun... jaialdi ezberdinak antolatu dituzte eta asteazken honetan Bilbon egingo dute beste bat.

Sare sozailen bitartez zabaldu dutenaren arabera, Bilbon esaterako hainbat musikari elkartuko dira asteazken honetan, uztailak 5, BIBA! kulturgunean. Arratsaldeko 20.00etan hasiko da «Elkartasun erauntsia» lemapean antolatu duten sostengu festa, baina jakinarazi dutenez sarrerak ordubete aurretik erosteko aukera izango da 10 euroren truke.

Musikari ezberdinek parte hartuko dutela zabaldu dute sare sozialetan. Besteak beste, bertan izango dira Zea Mays taldeko Aiora eta Piti, Ken Zazpi taldeko abeslaria den Eñaut Elorrieta, Gorka Suaia, Inun, Iratxe Mugire, Jon Gurrutxaga eta Keu Agirretxea, Josu Bergara eta Yogurinha Borova.