Iruñeko Babes Zibilak izan du erasoaren berri, larunbat goiz honetan egin duen bilkuran: emakume baten ukituak pairatu dituela salatu du. Salaketa, aurtengo sanferminetan egiten den hirugarrena da jada. Hala adierazi du, bederen, 'Noticias de Navarra' atariak.
Salaketaren ostean Iruñeko Udalak bere esku dituen baliabide guztiak jarri ditu erasoa pairatu duen emakumearen eskuetan, hala nola, orientazio juridikoa eta laguntza psikologikoa.
Momentuz, baina, ez da erasoaren ustezko egilerik atxilotu; bai, baina, hilaren 6an salatu zen beste eraso baten ustezko erasotzailea.
Udala, prentsa ohar batean adierazi duenez, eraso sexistak hiriburutik eta jaietatik ezabatzeko jardunean jarraituko du, eraso sexistarik gabeko jaiak ospatzeko helburuari garrantzia berezia emanez. Zentzu horretan, inolako eraso baten aurrean salaketa jartzeko deia luzatu die emakumeei, bai judizialki nola sozialki ere.

Fíjate bien la próxima vez que te montes

Los aranceles de Trump se vuelven contra las automovilísticas de EEUU

Bide laburrari agur ederra eman dio Chill Mafiak BECen

Franco, «perplejo» en su regreso para celebrar el 75 aniversario de la Txantrea
.jpg)