![Giza katea osatu dute, kanpina eta hondartzaren artean. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/409/879/article_main_landscape/0709_zarautz.jpg)
Bi astetan adin txikiko bi emakume bortxatu dituzte Zarautzen, ondorioz, eta mugimendu feministaren deialdiari jarraiki, kalera atera dira protestan herritarrak. Herri gunea eta kanpina lotzen dituen bidea lotu dute, eraso sexistek lekurik ez dutela irudikatzeko babes-kate bat sortuz.
Itsas pasealekuan jarri dute arreta berezia, erasoak eman diren gunean: «Emakumeok gune hauetan aske ibili nahi dugu, egunez zein gauez, olatuez gozatu nahi dugu, dantza egin nahi dugu, abestu, paseatu... beldurrik gabe». Erasoekin «izutu» egin nahi izan dituztela adierazi dute, baina mugimendu feministak azpimarratu du lanean jarraituko dutela espazio publikoak «seguruak eta askeak» izan daitezen.
Erakundeei ere zuzendu dira protesta ekimenean. Zentzu horretan, eskatu diote Zarauzko Udalari gisa honetako erasoen aurrean erantzungo duen protokolo bateratua adosteko mugimendu feministarekin elkarlanean aritu dadila. Uda garaian jende multzo handiak biltzen diren guneetan lanketa berezia egitea ere eskatu dute, ostatuetan informazioa banatuz, hondartzako bozgorailuetatik eraso sexisten aurkako mezuak zabalduz, edota eragile ezberdinen arteko lankidetza bultzatuz.
Herriko autobus zerbitzua gauera ere hedatzea eskatu dute, uda garaian egunero eta urtean zehar ostiral eta larunbatetan, eta hezkuntzan programak osatu eta irakasteko beharrezkoak diren baldintzak sortzearen alde egin dute.
«Uste dugu neurri hauek hurrengo egunetan hartuak izan behar direla; erabat egingarri eta bideragarriak dira», aldarrikatu du mugimendu feministak. «Eskatu nahi diogu Zarauzko Udalari emakumeon askatasunean inbertitu dezan, izan ere uste dugu kontrol poliziala areagotzea ez dela bidea», azpimarratu du.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Encierro4](/media/asset_publics/resources/001/136/243/article_thumb_horizontal/encierro4.jpg)
Casi cuatro toneladas de Miura y dos tremendas embestidas en Mercaderes y la curva
![Ikurri](/media/asset_publics/resources/001/136/321/article_thumb_horizontal/ikurri.jpg)
Euskal ikurrak Sanferminetan eta zenbait kalejira euskal selekzioa aldarrikatuz
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)