Uztailaren 14ean, ostirala, Mugak Zabalduz karabana Bilbotik abiatuko da Melillarantz, «etorkinek eta errefuxiatuek Hego Mugan pairatzen duten Giza Eskubideen urraketa sistematikoa salatzeko» Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak antolatu duen ekimena.
Ildo horretan, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak agerraldi publikoa egin du Bilbon, ekimen honi bere babesa eta elkartasuna adierazteko. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren ordezkariek salatu dutenez, etorkinek eta errefuxiatuek jasaten duten egoera egungo «migrazio politika hiltzaile eta antisozialen» ondorio da.
«Halako politiken ondorio dira, halaber, biztanleriaren pobretze orokortua eta aberastasunaren banaketa gero eta bidegabeagoa. Borrokatu beharra dugu, eta eskubide politiko, zibil eta ekonomikoak pertsona guztiei hedatu», azpimarratu dute agerraldian.
«Errefuxiatuak eta migratzaileak pobreen arteko gerra islatzen eta are sakonagoa egiten duen ikurra dira. Oso funtzionalak dira sistema kapitalistarako, eta bere urrezko arauetako bat: eskulan, formal edo informal, merkea eta prekarioa, langileen eskubideen murrizketarako bidea formalizatzen duena», gaineratu dute.
Euskal Herriko Eskubideen Kartaren bozeramaileek euren «mespretxu osoa» adierazi nahi izan diete Europako erakunde eta gobernuei, «kapitalaren eskubideak babesten eta pertsonen eskubideak urratzen ari direlako». «Proiektu neoliberal, patriarkal, militarizatu, baztertzaile eta erregresiboa defendatzen dutenen aurrean, guk elkartasun internazionalistaren alde egiten dugu, pertsonon eta herrien arteko topaketan oinarritua», nabarmendu dute.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Abbepierre](/media/asset_publics/resources/001/137/804/article_thumb_horizontal/abbepierre.jpg)