Nagore BELASTEGI
DONOSTIA

Harreman osasuntsuak sustatzeko komikia argitaratu du Gasteizko Udalak

Jaietan eraso sexistak ekiditeko protokoloaren harira garatutako proiektua da. Gazteei zuzendutako mezuak biltzen ditu argitalpenak eta Gasteizko Udalaren webgunean deskargatu daiteke. Instituzioek ematen dituzten pausoak positibotzat jotzen dituzte Emakundek zein Bilgune Feministak, baina ez dute nahi ahaztea mugimendu feministaren ekimenez mobilizatu dela gizartea eta egiteko asko dagoela oraindik: egunotako erasoak dira horren lekuko.

“Eta zu, nola moldatzen zara?”, horra Gasteizko Udalak botatako galdera. Izenburu bereko komikiaren bidez jarrera sexistak identifikatu nahi dituzte, Andre Maria Zuriaren jaietara gerturatzen direnen artean harreman osasuntsuak sustatzeko; izan ere, jai giroan ohikoak izan daitezkeen egoerak deskribatzen ditu. Argitalpena Udalaren webgunean dago eskuragarri.

Uztaileko jaietan han-hemenka izan diren eraso sexista ugarien artean, Gasteizen ere gertatu zen bat. Barakaldon, Indautxun eta Zornotzan ere salaketak jarri zituzten eta bizilagunak, erantzuna emanez, kalera atera ziren emakumeei babesa emateko.

«Datu hauek adierazten dute lanean jarraitu behar dugula», aipatu zigun Izaskun Landaidak, Emakundeko lehendakariak. «Duela gutxira arte, giza eskubideen urraketa hau arlo pribatukoa balitz bezala hartzen zen, eta kasu asko hor gelditzen ziren. Azken urteetan aldaketa gertatu da eta arlo pribatutik arazo publiko izatera pasatu da. Mugimendu feministari esker eta erakunde publiko askori esker lortzen ari gara ikuspuntu hori aldatzea».

Horren ondorioz, garai batean ezkutuan geldituko liratekeen kasu batzuk orain salatu egiten dira kontzientziazio handiagoa dagoelako. «Oso garrantzitsua da salatzea, egun salaketaren bitartez aktibatzen direlako hainbat tresna emakumeari laguntzeko eta, bestetik, erasotzailea zigorrik gabe ez gelditzeko», aipatu zuen Landaidak.

Bilgune Feministako kide den Alitxu Martinez del Campok azaldu zuenez, Gasteizko mugimendu feministak duela urte batzuk protokolo bat garatu zuen. Jaietan, gainera, tabernetan informazioa zabalduko dute eta kartelak jarriko dituzte telefono baten berri emanez, erasoak izan diren emakumeei babesa eskaintzeko.

«Instituzioek kontzientziatzeko egiten dituzten ekimen guztiak ondo iruditzen zaizkigu, baina azpimarratu behar dugu egiten ari diren guztia mugimendu feministak urteetan eskatu ostean egin dutela», argitu zuen. «Mugimendu feministak instituzioei protokoloak garatzearen garrantzia azaldu izan die, baita erasotuak izan diren emakume guztien eskura hainbat tresna jartzearen garrantzia ere. Bestalde, eskatu genien urte osoan gertatzen diren erasoei buruzko informazioa gure eskura jartzea», esan zuen bilgunekideak.

Eskubideak, urte osoan

Mugimendu feministak, gizarteak eta instituzioek aurrerapauso bat eman dutela aitortu zuen, «zerbait egin behar dela konturatu garelako eta ezin dugula berdin jarraitu». Hala, aldarrikatu zuen urte osoan, baina batez ere jaietan, ezin dela gertatu «hainbat pertsonak gainerakoak bezala askatasunean eta berdintasunean disfrutatu ezin izatea, hala nola emakumeek, identitate sexual desberdina dutenek, pertsona gizenek edo beste arraza batekoek», adierazi zuen.

Alde horretatik, LGTBI kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko, Gasteizko Margolariak blusa eta neska kuadrillak eta Ihesaren Kontrako Batzordeak ostadarraren koloreak dituzten pultserak zabalduko dituzte eta kideek bana eramango dute.

 

Bildu denuncia que PNV y PSE dan pasos atrás en Donostia

El grupo municipal de EH Bildu denunció que el Gobierno local de PNV y PSE está «dando pasos atrás en la lucha contra la violencia machista en la ciudad». La edil donostiarra Naiara Sampedro informó sobre un intento de agresión sexista que tuvo lugar el 22 de julio en Donostia y apuntó a que la violencia machista «es un problema político de primer orden» ya que los casos «no hacen más que aumentar en nuestra ciudad».

Según el balance de criminalidad del Gobierno de Lakua, de enero a junio se han duplicado los casos con 18 delitos sexuales y siete agresiones sexistas en la CAV. Además, añadió que en 2016 los delitos contra la libertad sexual ya habían subido un 9,3%. Por ello, EH Bildu considera «inadmisible» que en la ciudad «se haya suprimido la campaña de verano contra las agresiones sexistas que se venía realizando los últimos años y que esta se vaya a limitar solo a Semana Grande». Indicó que EH Bildu seguirá denunciando cada agresión y trabajando con el movimiento feminista. GARA