Naiz
Donostia

Donostia Antitaurina Orain Plataformak manifestazioa antolatu du datorren larunbatean

Donostia Antitaurina Orain Plataformak datorren larunbatean, abuztuak 12, arratsaldeko 18.00tan Donostiako Bulebarretik aterako den zezenketen kontrako manifestazioa antolatu du.

Manifestación antitaurina en Donostia, en una Aste Nagusia anterior. (Idoia ZABALETA / ARGAZKI PRESS)
Manifestación antitaurina en Donostia, en una Aste Nagusia anterior. (Idoia ZABALETA / ARGAZKI PRESS)

Ekitaldiak bi helburu izango ditu. Batetik, adieraztea donostiarrek ez dutela onartzen animaliei «tratu txarrak ematea» eta, ondorioz, zezenketei buruz duten «guztiz kontrako jarrera» erakustea.

Halaber, erakundeak udalari exijitu nahi dio «10.000 donostiarri bizkarra ez ematea» eta zezenketen inguruan herri-galdeketa antolatzea, donostiarrek gai honen inguruan duten iritzia «modu legal eta demokratikoan» eman dezaten. Era berean, uste dute iritzia ezagutu arte animalien torturarik ez zezakeela onartu behar Illunbeko zezen plazan.

Bestalde, Donostia Antitaurina Orain Plataformak zezenketen herri-galdeketa esijitzeko elkarretaratze isilak antolatu ditu udaletxe aurrean, manifestazioaren aurreko eta ondorengo hiru egunetan. Elkarretaratzeak 18.00tatik 18.30ak bitarte izango dira.