![Buzo eta maskara zuriak jantzita egin dute manifestazioa. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/420/291/article_main_landscape/ERRAUSTEGIA-DONOSTIA.jpg)
Jai giroan murgilduta dago Donostia, Aste Nagusi betean, baina gaurkoan eten txiki bat egin dute herritarrek erraustegiaren aurkako aldarriak plazaratzeko.
Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deituta, arratsaldeko 19.00etan abiatu da ‘Gaixotu nahi ez dutenen martxa’, Sarriegi plazatik. Donostiako Piraten Aingura kofradiaren babesa ere bazuen mobilizazioak.
Parte-hartzaileetako askok buzo eta maskara zuriak zeramatzaten jantzita, erraustegiak osasunarengan duen eragina irudikatzeko asmoz.
Donostiako Parte Zaharreko kaleetan barrena, Zubietako erraustegiaren inguruko esku-orriak banatu dituzte.
Mobilizazioaren bukaeran, jakinarazi dute aipatu azpiegituraren «bigarren fasearen eraikuntza onartu» egin dela, «oraindik kontratua publiko egin ez duten arren».
Azken egunotan Zubietan eta Usurbilen erraustegira gasa eramateko lanak ere ikusi dituztela azaldu dute.
Mota honetako proiektuek ingurumenean eta osasunarengan kalteak eragiten dituztela azpimarratuta, herritarrei «zentzu kritikoa erabili» eta erraustegiaren aurkako mobilizazioekin bat egiteko deia luzatu diete. «Lurra eta herria bizirik nahi ditugu», aldarrikatu dute.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)