Bi pertsona hil dira azken orduotan Euskal Herrian ezbeharrez, 41 urteko gizon bat Bilbon itsasadarrera erotia eta 70 urteko emakumea Donibane Lohizunen itota.
Bilboko kasuan, larrialdi zerbitzuak adierazi dutenez goizaldean izan da ezbeharra. Gizona Urazurrutia inguruan erori da itsasadarrera eta bertan diren eskilaren aurka jo du buruarekin. Inguruan zen pertsona batek uretara jauzi egin du hura atera asmoz, konorterik gabe atera du. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira baina ezin izan dute ezer egin.
Beste ezbeharra atzo goizean izan zen Donibane Lohizunen. Bertako hondartzan itzo zen 70 urteko emakumea. Sorosleek goizeko bederatziak aldean eman zuten abisua eta suhiltzaileak eta Samu zerbitzuaren helikopteroa bertaratu ziren, baina ez zuten lortu suspertzea.