NAIZ

Andoni Ugalde eta Imanol Vicente presoak aske geratu dira

Azken 23 urteak kartzelan igaro ostean, aske geratu da Andoni Ugalde euskal preso politikoa. Lagun eta senideak zain zituela, gaur goizean irten da Badajozeko espetxetik. Era berean, Imanol Vicente donostiarra El Duesotik atera da, espetxean sei urte egin eta gero.

Aske geratu da Andoni Ugalde euskal preso politikoa. (@EtxeratElkartea)
Aske geratu da Andoni Ugalde euskal preso politikoa. (@EtxeratElkartea)

Andoni Ugalde euskal preso politiko bilbotarra aske geratu da. 23 urte eman ditu preso eta gaur goizean berreskuratu du askatasuna. Badajozeko espetxetik irten da eta bertan eman diote lehen ongietorria lagun eta senideek.

Baina ez da gaur aske geratu den euskal preso politiko bakarra. Sei urte espetxean eta gero, Imanol Vicente donostiarra aske geratu da. Harrera beroa egin El Duesoko espetxeko atarian.

Vicente gazte donostiarrak bere burua Martuteneko espetxean aurkeztu zuen, senide eta lagunek lagunduta. Militantzia politikoa dela-eta sei urteko espetxe zigorra jaso zuten zortzi gazteetako bat da Vicente. Haietako sei Donostiako Askegunean izan ziren atxilotuak.

Bihar geratuko da aske Nahikari Otaegi

Arrazoi pertsonalak zirela medio, Vicentek eta Nahikari Otaegik haien burua aurkeztu zuten, nahiz eta Askeguneko dinamikarekin bat egin. Bere burua aurkeztu aurretik, NAIZek egindako elkarrizketa batean azaldu zituen donostiarrak haien sentipenak. Bihar aterako da espetxetik Otaegi.