![‘Emakumeen egia aitortu. Nik sinesten dizut’ ekitaldia aurkeztu du Foro Sozialak. (ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/433/042/article_main_landscape/int20170929014633.jpg)
«Bakearen eraikuntza kolektiboan emakumeok bizi izan ditugun biolentzia matxisten adierazpenak jasotzea, entzutea eta aitortzea ezinbesteko urratsa da» Euskal Herrian bake iraunkorra lortze aldera, Foro Sozialak ohar baten bidez adierazi duenez. Zentzu horretan, ‘Emakumeen egia aitortu. Nik sinesten dizut’ ekitaldia antolatu du urriaren 8rako, 12:00etan, Bilboko OAL Bilbao Musikan, Solokoetxeko lorategian.
Bertan, hainbat emakumek euren testigantzak kontatuko dituzte eta bertaratutakoek, aldiz, «entzuketa aktiboa eta aitortza kolektiboa» egingo dute. Honekin, Foro Sozialak azken 50 urteetan indarkeria matxistaren aldaera desberdinak bizi izan dituzten emaumeak elkartzea bilatzen du.
Honela, haiek bizitakoari «sinesgarritasuna eman» eta «emakumeen egia, justizia eta aitortza egiteko abiapuntu izatea» dute jomuga. Bertan biolentzia desberdinak pairatu dituzten emakumeak bilduko dira. Harreman sexu-afektiboen baitako indarkeria, laneko sexu-jazarpena, gerra bortxaketa, tortura sexista, sexu abusuak eta indarkeria lesbofoa jasan dituzten emakumeak, eraso sexistak jasan dituen ETAren biktima baten senidea, emakume errefuxiatua edo emakume preso ohia.
Helburuetako beste bat emakume guztien hauen arteko elkartasua sustatzea dute eta proiektu hau gero herri eta auzoetara zabalduko duten taldeak sortzea ere.
Urrian beteko dira sei urte Aieteko bake konferentziatik eta ETAk su-eten iraunkorra iragarri zuenetik. Hau baliatu nahi du Foro Sozialak urratsak ematen jarraitzeko.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Andaye](/media/asset_publics/resources/001/138/609/article_thumb_horizontal/andaye.jpg)
Abre sus puertas el centro Andaye, un espacio para hacer turismo por la historia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)
El donostiarra Xabier Atristain queda en libertad condicional tras 13 años preso
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)