![Sarek Errenteriaren egin duen agerraldiaren irudia. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/433/270/article_main_landscape/0930_sare_errenteria.jpg)
«Nahi baino gehiagotan» ari da agerraldiak egiten Sare, Errenterien larunbat goiz honetan adierazi dutenez. Egoerak bultzatzen ditu horretara baina, eurek nahi ez badute ere.
Agerraldiaren hasieran ekarri dute gogora Aitzol Gogorzak, gaixotasun larri eta sendaezina izan eta kondena beteta eduki arren, preso jarraitzen duela. «Basauriko espetxean dirau, bere eta bere senideen giza eskubideak urratzen diharduten bitartean», gaineratu dute.
Aitzolek egoerarekin alderatuz, Mikel Arrietan kasua nabarmendu dute. 57 urte ditu Arrietak, eta horietatik 17 daramatza espetxean; iragan urtarrilean, Algecirasko espetxeko medikuek egindako azterketaren arabera, espondilartropia kroniko seronegatiboa dauka, «gaixotasun larri, sendaezin eta degeneratiboa».
Aipatu egoeren aurrean, adierazi dute «etsipenera» kondenatu nahi dituztela. «Baina aldarrikatzen duguna honako hau da: espetxe politika konfrontazio klabeetatik konponbide klabeen aldeko urratsak ematea, salbuespen neurriekin amaituz».
Aldaketa hau gauzatzeko, baina, ezinbestekotzat jo dute herritarrek ikusle izatetik protagonista izaterako urratsa ematea: «Bakoitzak bere eremutik ekarpenak eginez lortuko dugu giza eskubideen urraketekin amaitzea eta Aitzol eta Mikel etxera ekartzea».
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Andaye](/media/asset_publics/resources/001/138/609/article_thumb_horizontal/andaye.jpg)
Abre sus puertas el centro Andaye, un espacio para hacer turismo por la historia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)
El donostiarra Xabier Atristain queda en libertad condicional tras 13 años preso
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)