![Ion Kepa Paroten askatasuna aldarrikatuz Baionan egindako mobilizazio bat. ©Isabelle Miquelestorena](/media/asset_publics/resources/000/337/357/article_main_landscape/guz_jon_askatu_liberte_conditionnelle_bagoaz_herriko_etxea_baiona_imiquelestorena04.jpg)
Ion Kepa Parot, Xistor Haramburu eta Jakes Esnal Pariseko auzitegiak bizi osorako zigorrera kondenatu zituen, eta Unai Parot espaniar Auzitegi Gorenak 40 urtera kondenatu zuen. Dagoeneko 28 urte daramatzate espetxean.
Irailaren 13an Ion Kepa Paroten bostgarren helegitea aztertu zuten eta gaur eman dute jakitera erabakia. Bere baldintzapeko askatasun eskaera onartua izan da baina prokuradoreak segidan jarri du helegite berri bat, euskal preso politikoa espetxean mantenduz. Egoera hau hilabeteetan luzatu liteke.
Bagoazek azaldu duenez, «epaileek, Euskal Herriak bizi duen kontextu berria kontuan hartu dute baldintzapeko askatasuna onartzeko». Honen aurrean, «gogor» salatu dute prokuradorearen jarrera «eta beraz estatuarena, jarrera ez dutelako aldatzen».
Frantziar Estatuaren jarrera hau «onartezina» dela salatu dute. «Gizartearen gehiengoak eskatzen duena ez dute kontuan hartzen, ezta egoera politiko berria». Era berean, Parisen abenduaren 9an egingo den mobilizazioaren aurretik hau egitea «probokazio hutsa» dela adierazi dute.
Manifestazio honetan parte hartzeko deia egin dute, «egoera honek ezin duelako iraun». «Eri diren presoak askatzeko, baldintzapekoa izaten ahal dutenak askatzeko, eta besteak Euskal Herrira gertuatzeko».
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![Afp](/media/asset_publics/resources/001/139/271/article_thumb_horizontal/afp.jpg)
Adidas retira a la modelo Bella Hadid de una campaña por su apoyo a Palestina
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)