Lizarrako mugimendu feministak ohar batean jakinarazi duenez, emakume bat bortxatu zuten eta eraso fisikoa jasan zuen urriaren 31ko gauean. Horren aurrean, babesa eta elkartasuna helarazi dizkio erasoa pairatu zuen emakumeari eta herritarrei dei egin diete datorren ostiralean, azaroaren 10ean, Lizarrako Foruen plazan arratsaldeko 20.00etan egingo den elkarretaratze isilean parte har dezaten.
Hiru gizon espetxera Gasteizen, beste eraso batengatik
Gasteizen ere beste sexu-eraso bat izan zen joan zen astean, ostiral goizean. Udaltzaingoak azaldu zuenez, bost gizonek emakume bat etxebizitza bateko ezkaratzean sartu eta eraso egin zioten, lapurreta egitearekin batera. Ustezko bost erasotzaileak atxilotu egin zituzten eta horietako hiru espetxeratu egin dituzte. Beste bati urruntze agindua ezarri diote, eta bosgarrena Polizia espainiarraren esku utzi dute, egoera «irregularrean» dagoelako.
Gasteizko Udalak gertatutakoa gaitzetsi eta indarkeria matxista kasuetarako duen protokoloa aktibatu du, ohar batean jakinarazi duenez.
Horrekin batera, bihar ordu laurdeneko elkarretaratzea egingo du Plaza Berrian, eguerdiko 12.00etan, «Gasteiz eraso matxisten aurka» lelopean.
Gainera, Udalak bat egin du mugimendu feministak eta/edo LGTBI kolektiboek deitzen dituzten gaitzespen mobilizazioekin eta gonbita egin die herritarrei parte har dezaten.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![Afp](/media/asset_publics/resources/001/139/271/article_thumb_horizontal/afp.jpg)
Adidas retira a la modelo Bella Hadid de una campaña por su apoyo a Palestina
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)