NAIZ

5,5 miloi euro San Mameseko kiroldegia egiteko

Bilboko Udalak jakinarazi duenaren arabera, abenduaren 1ean hasiko dira lanak eta 15 hilabetez luzatzea aurreikusten dute. 2019ko udaberrian zabalik egotea espero dute.

San Mameseko kiroldegia. (Bilboko Udala)
San Mameseko kiroldegia. (Bilboko Udala)

Bilboko Udalak San Mames zelaiaren beheko solairuetan egongo den kiroldegi berriaren baten obrak abenduaren 1ean hasiko direla ziurtatu du.

Lanak bukatzeko epea, gutxi gorabehera, 15 hilabetekoa izango da. Guztira 5.412.878 eurokoa izango da kostua eta hiru urtetako aurrekontuetan bananduko du Udalak. 

2019ko udaberrian instalazio berriak irekitzea espero dute. Bilboko Udalak 2011n  sinatu zuen Athletic-ekin kiroldegia egiteko akordioa.

50 metroko igerilekua

Kiroldegi berriak oinezkoentzako sarbide independentea izango du, estadioko beheko solairuan, 19. atearen eta Athleticen museorako sarbidearen artean.

Sarreran bi igogailu egongo dira eta eskailerak ere. Lehen solairuan Fitness-Aretoa egongo da eta ia 400 m2 –ko azalera erabilgarria izango du; eta ekipamenduko aretorik handiena izango da.

Bigarren solairuan kiroldegiko instalazio funtzional gehienak egongo dira. Helduera-mostradorea, sarreren kontrolerako tornuak eta txartelak saltzeko makinak sarrera-alde batean egongo dira. Solairu honetan kirol ezberdinak (ikastaroak, entrenamendu pertsonala, etab.) egiteko gela bi egongo dira; baita gizonezkoen, emakumezkoen eta umeen aldagelak, eta igerilekuko aldagelak ere.

Igerilekua kiroldegiko bitxirik preziatuena izango da, Bilboko Udalaren kirol ekipamendu guztietako 50 metroko igerileku estali bakarra izango da. 

Hirugarren solairuan kiroldegiko instalazio osagarriak eta laguntza ematekoak direnak egongo dira.