Haritz LARRAÑAGA
baiona

Lillerako bidea hartu aitzin Bretainian indar hartzen ari da espetxeetako bira

Presondegiz presondegi Estatu frantsesa zeharkatzen ari den ordezkaritza Bretainian da. Paul Molac diputatuarekin izan ziren atzo Renneseko kartzelan. Asteburua Bretainian pasatu ostean Lillera abiatuko dira.

Paristik gero eta gertuago dago azaroaren 16an Mont de Marsanetik abiatu zen Estatu frantseseko presondegietako bira. Jada dozena bat espetxetatik pasatu eta lekuko eragile zein politikariekin bilkura andana egin dituen Etxerat, Sare eta Bagoazeko ordezkaritza Bretainian da asteburu honetan.

Parisko ekimenaren eta euskal presoen egoeraren berri ematen duen gutun bat helarazi die euskal ordezkaritzak pasatu diren espetxe guztietako zuzendariei. Gehienetan Giza Eskubideen Ligako norbaitek lagunduta entregatu izan dute eskutitza, baina Bretainiako kasuan, diputatu bat izan zen delegazioarekin batera kartzela buruarengana zuzendu zena.

Euskal Herritik 800 kilometrora dagoen Renneseko espetxe atarian Paul Molac diputatu erregionalistarekin egin zuten bilkuraz gain, Breizhistance alderdiko kideekin ere bildu ziren eta alderdi abertzalean «oso ongi informatuak» zeudela azaldu zuen Unai Arkauzek. Izan ere, Bagoazeko ordezkariak oroitarazi zuenez, «Lorentxa Gimon euskal presoaren askatasuna eskatzeko lan handia egin zuten».

Gimon 2016ko martxoan atera zuten Bretainiako espetxetik baldintzapeko askatasuna aplikatuta, baina oraindik bost preso politiko daude Rennesen: Maite Aranalde, Alaitz Areitio, Marina Bernardo, Maria Dolores Lopez eta Saioa Sanchez.

Bretainia atzean utzita, zazpigarren etapari ekingo dio espetxeetako birak astelehenean. Lille izango da harreman eremu berria, eta Clairveauxekoa, bisitatuko duten hurrengo kartzela.

 

El colectivo de presos se suma a la movilización

La marcha por las prisiones francesas que precede a la manifestación central convocada para el 9 de diciembre en París ha recibido también el apoyo de los presos y presas vascos, que se han sumado desde las prisiones españolas y francesas a la dinámica movilizadora. En las cárceles del Estado francés las protestas han consistido en ayunos o huelgas de hambre, como ha sido el caso de Tarascón, Chateroux o el de las mujeres encarceladas en la prisión bretona de Rennes. Estas últimas comenzaron la protesta el 29 de noviembre y la alargarán hasta el 4 de diciembre rechazando la comida de la prisión.

Asimismo, algunos presos han formalizado sus peticiones de acercamiento. Es el caso, entre otros, de los seis presos encarcelados en Saint Maur.

También en las prisiones españolas se ha hecho notar la movilización de los presos, centrada especialmente en la exigencia de la liberación de Ibon Iparragirre y los presos gravemente enfermos, así como el fin del alejamiento.GARA