J.L.

Barberena anaiak izan dira Bilboko Torneoko azkarrenak

Barberena anaiek irabazi zuten atzo Bilbon jokatu zen Santo Tomas Torneoa. Bikote bakoitzak 13 epai eman behar izan zizkion etzanda jarritako 45 ontzakoari, eta zazpi zutik jarritakoari.

Barberena anaiek irabazi zuten atzo Bilbon jokatu zen Santo Tomas Torneoa. Bikote bakoitzak 13 epai eman behar izan zizkion etzanda jarritako 45 ontzakoari, eta zazpi zutik jarritakoari.

Bizkaiko Txapelketa zen izatekoa, baina azkenean nahikoa bikote ez zeudenez, torneo bat jokatu behar izan dute, eta tartean bikote bizkaitar bakarra eta bi bikote nafar aritu ziren.

Hemen ere ez zen ezuste handirik izan, Barberena anaiak baitziren irabazteko faboritoak, eta eurek irabazi zuten. Lan guztiak burutzeko, 11 minutu eta 6 segundo behar izan zituzten. Izpizuak eta Zubizarretak ere lan bikaina egin zuten, baina bigarren postuarekin konformatu behar izan zuten. 11 minutu eta 39 segundo behar izan zituzten lanak burutzeko. Oteizak eta Canok itxi zuten sailkapena (13.20).

Aizarnazabalen bihar, 18.00etan, kintopekoen Saizar sariketako idi-demako finalak jokatuko dira. Etxetxoren, Olidenen, Altunaren eta Olatzarren idiak arituko dira.