![Hitzaldiaren kartela.](/media/asset_publics/resources/000/457/582/article_main_vertical/171227EstrategiasUltraderechaRGB.jpg)
Abenduaren 27an, Alternatiba alderdiak «Nork esnatzen du faxismoa? Ultraeskuinaren kontrako estrategiak» hitzaldia antolatu du Bilbon duen egoitzan.
Europa osoan, eta azken boladan Euskal Herrian ere, ultraeskuineko taldeen gorakadaz eztabaidatzeko eta aurre egiiteko moduaz aritzea da hitzaldiaren helburua.
Hizlarien artean, Elena Martinez, Izquierda Castellanako militante feminista eta antifaxista eta Jordi Borras, hainbatetan eskuin-muturreko taldeek mehatxatutako ilustratzaile eta kazetari-argazkilaria izango dira. «Biak borroka antifaxistan izandako bizipenaz arituko dira eta modu antolatu batean aurre egiteko gakoak ematen saiatuko dira», azaldu dute.
Hitzaldia aurkezten Alternatibako kide, txiolari eta idazlea den Jonathan Martinez arituko da bere iritzi politikoak sareetan plazaratzeagatik hainbatetan eskuin-muturreko taldeek mehatxatua izan dena.
Bilboko ekitaldia hilaren 27an, asteazkena, egingo da, Alternatiba alderdiaren egoitzan (Kasilla plaza 6.eko behealdean) arratsaldeko 18.30etatik aurrera.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Urruna-mobilizazioa-ekaina28](/media/asset_publics/resources/001/139/794/article_thumb_horizontal/urruna-mobilizazioa-ekaina28.jpg)
Un mes desde la desaparición de la vecina de Urruña Laure Zacchello
![Oxigeno-oscuro2](/media/asset_publics/resources/001/139/909/article_thumb_horizontal/oxigeno-oscuro2.jpg)
Descubren ‘oxígeno oscuro’ en fondos marinos, replanteando el origen de la vida
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)