NAIZ

UnderRun Metro Bilbao lasterketan izena emateko epea ostegunean hasiko da

Bilboko metroaren tuneletan egingo den UnderRun Metro Bilbao lasterketan parte hartzeko izena emateko epea ostegunean hasiko da. Lasterketa martxoaren 25etik 26rako gauean izango da, metroaren tuneletan barrena.

UnderRun Metro Bilbao lasterketan parte hartzeko izena emateko epea ostegunean hasiko da, urtarrilaren 4an, eta www.underrunmetrobilbao.com web orrian egin ahalko da. Lasterketa martxoaren 25eko gauean ospatuko da metroaren tuneletan barrena.

Hain zuzen, Metro Bilbaok gogoratu duenez, plaza Eliptikoko geltokian hasi eta Ansiokoan bukatuko da lasterketa. Zortzi kilometro inguruko distantzia izango du eta lur azpiko bederatzi geltoki zeharkatuko ditu: Eliptika plaza, Indautxu, Santimami/San Mames, Deustu, Sarriko, San Ignazio, Gurutzeta/Cruces eta Ansio.

Lasterketan 200 pertsonak hartu ahal izango dute. Zozketa bidezko hautaketa prozesu zorrotz bat aplikatuko da webgunean izena ematen dutenen artean. Izena emateko epea ostegunetik otsailaren 25era arte egongo da zabalik, eta prestatutako formularioa bete eta bideo bat erantsi behar da, parte hartzaileak esperientzia berezi hau bizi nahi izatearen arrazoiak azalduz.

Otsailaren 26an argitaratuko dira izena eman duten eta zozketarako onartu diren pertsona guztien izenak, eta biharamunean, otsailaren 27an, zozketa egingo da notario aurrean.