Hain gertu eta hain urrun. Usaindu egin du garaipena Alavesen Camp Noun, baina esku hutsi egin behar izan dute bueltako bidaia. Ez merezimendurik egin gabe baina, onenak eman behar izan baititu Bartzelonak hiru puntuak eskuratzeko.
Etxekoak baina hobeak izan dira babazorroak lehenengo zatian. Bikain lehiatu dira, aukerak sortuz eta atzean sendo agertuz. Eurena izan da partidako lehenengo erasoko jokaldia, baina beldurra eragin du Bartzelonak Pachecoren atera gerturatu denero.
Ibai Gomezen eman du abisua 15. minutuan, eta Guidettik egin du gola 23.ean. Hortik aurrera, Barçaren erasoaldia espero izanagatik ere, arrisku handirik gabe iraun du Alavesek atsedenaldira arteko denbora. Pachecok egin behar izan ditu gelditu batzuk, baina aukera argirik ez dute sortu blaugranek lehenengo 45 minutuetan.
Bigarren zatian jazo dena, baina, bestelakoa izan da, lehen zatiarekin zerikusi handia izan arren. Atzean sendo, gol aukerak izaten jarraitu du Alavesek. Azkenean, baina, agertu dira izarrak, eta erabaki dute neurketa. Luis Suarez izan da neurketa berdindu duena 72.ean, eta Leo Messik jarri du behin betiko 2-1ekoa 83.ean.
Azken minutuetan Alaveseko jokalariek penaltiren bat edo beste eskatu izanagatik, izan da aldaketa nabarmenik izan ez markagailuan ez jokoaren norabidean.
Neurketaren xehetasunak, NAIZen webgune berezian.