![Oier Guillan, Iñigo Cobo, Patxo Telleria eta Mikel Martinez.](/media/asset_publics/resources/000/467/834/article_main_landscape/CAFE_BAR_BILBAO_FOTO1.jpg)
Cafe Bar Bilbao sariaren 15. edizioan 41 gidoi jaso dituzte, 28 gazteleraz eta beste 13 euskaraz. Azaldu dutenez, «lan zaila izan dela irabazleak aukeratzea, aurkeztu diren antzezlanen kalitate ona dela eta».
Gaztelaniazko gidoia Iñigo Cobo santurtziarraren ‘Oaxaca en dos’ lanak irabazi du eta Bilbo eta Mexiko elkartzen ditu. Euskarazko gidoiarena Oier Guillanen ‘Ero, ia’ lanak irabazi du. Javier Barandiaran aktore eta brigadistak 2003an Bagdaden izandako bizipenak gogora ekarriz.
Aurtengo edizioko berrikuntza hirugarren sari berezia izan da. Patxo Telleriak jaso du «azken urteotan euskal dramaturgian egindako lanagatik» eta, zehazki ‘Tabernaria: Instrukzioak Botatzeko Ondo bat Kaña’ teatro laburreko lanagatik.
Sari bakoitzeko irabazleek 750 euro jasoko dituzte eta, antzezlanak Cafe Bar Bilbaoren web orrialdean publikatuko dira.
Bestetik, Pabilioi 6 aretoak antolatzen dituen Antzerki Arineko Jardunaldietarako antzezlan irabazleak ekoizten laguntzen saiatuko direla azaldu dute komuikabideetara igorritako oharrean.
Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko sari honen ezaugarri nagusia formato txikira egokitzen diren antzezlanak laguntzea da. 2002tik, Cafe Bar Bilbaok urtero ospatu du Gidoi Laburren saria eta idazle eta dramaturgo ugarik jaso dute saria. Besteak beste, Arantxa Iturbe, Lutxo Egia, Pako Aristi, Galder Perez, Chema Trujillo, Imanol Ituño de Miguel, Teresa Calo, Gaizka Sarasola, Mikel Mikeo, Fredi Paia edo Aizpea Goenaga.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)
UPN manipula una imagen para borrar las referencias a Euskal Herria de la camiseta de un edil
![Alpargata-maule](/media/asset_publics/resources/001/140/789/article_thumb_horizontal/alpargata-maule.jpg)
Arranque de temporada complicado para los últimos fabricantes de alpargatas suletinas
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)