Bere komunitatea trinkotu eta formazio ideologikoan sakontzeko Sortuk eta Iratzar Fundazioak aldizkaria atera dute. ERRIA izena ipini diote eta lehen alea kalean da dagoeneko. Sortzaileek zein partehartun akreditatutako guztiek egunotan jasoko dute lehen alea etxeko postontzian.
Sorturentzat estrategikoak diren baina egunerokoan sakontasunez landu ezin diren gaiei erreparatu nahi die aldizkari berriak. «Eztabaida maila jasotzeko aportazioak eta bisioak jasoz batzuetan, eta gai zehatzen inguruan Sortuk duen posizioa markatuz besteetan», diote aldizkari aurkezteko egindako oharrean.
Bertan azaltzen duten gisara, erria hitza armadoreak portutik ontzia askatzeko egiten duen oihua da. «Erria txikota!» esan ohi dute ontzia lotzen duen soka askatzeko agindua ematerakoan. Eta horixe da zehazki Sortuk aldizkariaren izenarekin adierazi nahi duen ideia, «ezker abertzalearen ontzia askatu nahi du bere inteligentzia kolektiboa askatuz eta burmuinak astinduz, ontzi horri norabide edo ipar estrategiko garbi bat emanez», diote komunikabideetara bidaliko oharrean.
Aldizkariaren bizpahiru ale argitaratuko dira urtean, irakurleek lasaitasunez eta gozatuz irakurtzeko aukera izan dezaten. Postontzian jasoko ez dutenek erria.eus atarian izango dute eskuragarri aldizkariaren alea.
Aldizkaria ezagutzera emateko eta sare sozialetan zabaltzeko spota ere egin dute Sortuk eta Iratzar Fundazioak elkarlanean.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![Afp](/media/asset_publics/resources/001/139/271/article_thumb_horizontal/afp.jpg)
Adidas retira a la modelo Bella Hadid de una campaña por su apoyo a Palestina
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)