![Altsasu ha salido a la calle en numerosas ocasiones. (Jaizki FONTANEDA/ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/342/026/article_main_landscape/altsasu.jpg)
Altsasuko Udalak apirilaren 14an, Iruñean, Altsasu Gurasoak eta Altsasukoak Aske plataformek deitutako mobilizazioarekin bat egin du. Bi egun beranduago hasiko da Madrilen Sakanako herriko gazteen aurkako epaiketa, zeinetan Fiskaltzak 62, 50 eta 12 urteko espetxe zigorrak eskatzen dituen zortzi epaituentzako.
Manifestazio honetan «giza eskubideen, askatasunaren eta berme demokratikoen aldeko konpromisoa» azaldu nahi du Altsasuko Udalak, eta herritarrei ere parte hartzeko deia egin die. Era berean, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari ere bertan izateko gonbitea helaraziko die.
Epaiketa honen aurrean «kezkarik handiena» adierazi dute eta gogora ekarri dute auziperatuetako hiruk dagoeneko 400 egun baino gehiago daramatzatela espetxean. Honen aurrean, gogora ekarri dute Nafarroako Auzitegiak «terrorismo delitua gertatu zela ondorioztatzeko zantzurik ez zuela ikusi» nabarmendu dute.
Hala ere, epaiketak espetxe eskaera altu horiekin aurrera jarraitzen du. «Denbora tarte luze honetan oinarrizko eskubideak urratu dira: errugabetasunaren printzipioa, epaile naturala eta inpartziala izateko eskubidea eta defentsarako eskubidea». Ez du ere begi onez ikusten akusazioaren txostena ez duela «egile neutral batek» egin, baizik eta kausaren parte den Guardia Zibilak.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)
Vivir con sentido, clave en un envejecimiento heterogéneo
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)
Traspaso de poderes en el condominio más pequeño del mundo, la Isla de los Faisanes
![Gernika](/media/asset_publics/resources/001/142/419/article_thumb_horizontal/gernika.jpg)