NAIZ

Bilbo Zaharreko Iturburu kalea berriztu du Udalak

Hiru hilabetez luzatu dira lanak eta 376.000 euro inguruko kostua izan dutela azaldu du Udalak. Irisgarritasuna hobetu dutela nabarmendu dute eta argi sistema berriak ezarri dituztela.

Udaleko zenbait ordezkari kaleaan egindako hobekuntzak ikustera joan dira. (Bilboko Udala)
Udaleko zenbait ordezkari kaleaan egindako hobekuntzak ikustera joan dira. (Bilboko Udala)

Bilboko Udalak hobekuntzak egin ditu Iturburu kalean, azpimarratu dutenez «irisgarriagoa eta erosoagoa izan dadin auzotar guztientzat». Udal Korporazioaren ordezkariak, Ricardo Barkala Obra, Zerbitzu, Hiri-Eraberritze eta Espazio Publikoko Zinegotzia buru, Bilbo Zaharreko kale horretara joan dira han egindako hobekuntzak bertatik bertara ikusteko.

Hobekuntza lan ezberdinak egin dituzte kalean argi berriak edo altzari berriak ezarriz. Auzoak hobetzeko Auzokide Plana 2016-2019ren barruan sartzen den hobekuntza integraleko programaren parte dela azaldu du Udalak.

Iturburu kalean egin diren lanak Cantarranas eta Urazurrutia kaleen arte tartea hartu dute. Iturburu kaleko berdeguneak ere berritu egin dira. Ureztatze sistema berri bat egokituz.

Lanak hiru hilabetetan egin dira eta 376.337,96 euroko kostua izan dute.

Auzokide plana

Bilboko Udalak prentsa oharrean nabarmendu duenez, Auzokide Plana herritarren parte hartzerako duen tresnarik garrantzitsuenetakoa, funtsezkoa da Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Sailaren jardunean.

Aurrekontua berdin banatzen da Bilboko zortzi barrutien artean, hau da, 1,5 milioi euro barrutiko eta urteko. Plan honen ondorioz, 48 milioi euro inbertitzen dira lau urtean eta obrak eta hobekuntza jarduerak egin ohi dira; horiei denei Bilboko herritarrek eurek, eragile politikoek eta sozialek ematen diete lehentasuna, barrutietako kontseiluen bidez.