NAIZ

Tornadoa Zarautzen

Youtubera igo duten bideo honetan jasotzen da Zarautzen atzo ikusi ahal izan zuten tornadoa.

Haize zurrunbilo indartsuak tornado bat eragin zuen atzo arratsaldean Zarautzen. Hodeietatik itsasora doan eta bere baitan biratzen duen haize-zurrunbilo bortitzaren itxura duen fenomeno meteorologikoa da tornadoa eta bideo honetan ikusi daiteke. Youtuben Rekadista izena duen kanalera igo du zarauztar batek, eta bertan aitortzen duenez, bere etxetik grabatu zituen irudiak ostegun iluntzean.

Kostaldeko arriskuagatik abisu horia ezarri  zegoen ostegun arratsalderako Zarautzen. 3,5-4 metroko olatu handiek kostaldea jo zuten, tarteka malekoia gaindituz. Gaurko ere abisu horia dago iragarrita Zarautzen, goizez zein arratsaldez.

Eguraldiaren iragapena herriz herri ikusteko: naiz.eus/eguraldia.