![Lucia Cordobak egin du Athleticen gola Bartzelonan. (@AthleticClub)](/media/asset_publics/resources/000/473/129/article_main_landscape/futbola_athletic.jpg)
Behetik gorako bidea ari da egiten Reala ligan, eta gaurkoa horren erakusle. Izan ere, sailkapen nagusian hamar puntuko aldea baino gehiago ateratzen zion talde baten aurka garaipen ona lortu dute donostiarrek.
Tenerifera bidaiatu du Realak, Granadillaren aurka jokatzeko. Amaierako emaitzak bestelakorik adierazi badezake ere, kosta egin zaio Realari neurketa irabaztea, are markagailua mugitzea ere. 71. minutuan sartu dute txuri-urdinek lehen gola, Nahikari Garciaren bidez.
Behin lehena sartuta, segituan iritsi da bigarrena ere. Nuria Mendoza izan da golegilea, 78. minutuan. Halaxe iritsi da neurketa amaierara, eta hiru puntu garrantzitsu eskuratu ditu Realak ordura arte bosgarren sailkatua zen taldearen aurka.
Realak garaipen handia erdietsi badu, sekulakoa izan da Athleticek egin duena. Bartzelonaren menpe aritu dira luze lehoiak, eta zortea eta Ainhoa Tirapuren geldiketak izan dituzte lagun. Tarteka, agertu da Erika Vazquez aurkariaren atera arriskua eramanez.
Sufritzeak, baina, merezi izan die zuri-gorriei. 76. minutuan iritsi da saria, eta Lucia Cordoba izan da baloia sareetara bidali duena. Sufrikarioak beste 15 minutuz iraun badu ere, liga lehiatze horretan urrats garrantzitsua eman dute lehoiek.
Emakumeen Ligako emaitza eta sailkapenak, NAIZen webgune berezian.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)