Otsailaren 21ean Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzen du Unescok, munduan zehar aniztasun linguistiko eta kulturala sustatu eta ospatzeko eguna.
Arriskuan diren hizkuntza gutxituek sareetan sona izatea nahi du Rising Voices mugimenduak eta horretarako ‘Ama hizkuntza meme erronka’ ekimena jarri du martxan, Unescok izendatutako egun honen aitzakiarekin.
Irudi bati euskarazko testua gehitu eta sare sozialetan #MemeML traolaren magalean zabaltzea da ariketa. Erronka honetan parte hartzeko gonbitea luzatu du Azkue Fundazioak.
Ama Hizkuntzaren Eguna dela eta…@risingvoices.ek abian ipini du memeen kanpaina, munduan zehar aniztasun linguistiko+kulturala sustatzeko.
— Azkue Fundazioa (@AzkueFundazioa) 2018(e)ko otsailak 20
Euskal Herrian #MemeML eta #euskara traolak erabiliko ditugu...@euwikipedia @UNESCOmho @plazaberri @kontseilua @ZupiriaB @AEK_eus pic.twitter.com/XG4ubwX5ui
Dagoeneko badira erronkan parte hartzera animatu direnak:
Orain dela denbora asko oso urrun, urruneko galaxia batean... #MemeML #Euskara A long time ago in a galaxy far, far away... pic.twitter.com/cshm4oyHHs
— EuroMinorityLang (@EuroMinLang) 2018(e)ko otsailak 20
Indarra zurekin bego #MemeML #Euskara May the force be with you pic.twitter.com/Pcl55LdmaC
— EuroMinorityLang (@EuroMinLang) 2018(e)ko otsailak 18
Euskarazkoak gainera, badira ere beste hamaika hizkuntzetako memeak ere.
Yo, en clase d'aragones (leiga-se a lo ritmo de la BSO de Sonrisas y lagrimas) #memeML #imld #dilm pic.twitter.com/XUOLp3eovx
— Tierra de barrenaus (@Tierrabarrenaus) 2018(e)ko otsailak 20
Dimpues de mas de meya lechislatura de gubierno @aragonpsoe y @chunta continamos que cumplan lo programa #DILM #IMLD #memeML pic.twitter.com/nu4aGPDQXZ
— Tierra de barrenaus (@Tierrabarrenaus) 2018(e)ko otsailak 20
Unímonos ao reto de memes en Lingua Materna #MemeML pic.twitter.com/7UnC21TqaF
— A Mesa Normalización (@amesanl) 2018(e)ko otsailak 21
EAEri dagozkion datuak biltzen dituen oharra kaleratu zuen atzo Lakuako Gobernuaren Enplegu eta Gizarte Politika Sailak eta bertan ondorioztatu dutenez, 25 urteren buruan %20tik 33ra pasa da euskara ama hizkuntza duten gazteen kopurua.